Prentsa-Oharra
«ELKAR-LAN Kooperatibak Sustatzeko Elkarteak» honako txosten hauek aurkeztu ditu: 2024ko ekitaldian zehar garatutako jardueren laburpena eta Enpresa Ekimen Kooperatiboen Behatokiaren hogeigarren txostena.
Ildo horretan, ELKAR-LANek 2024an 131 kooperatiba sortzen lagundu zuela
jakinarazi du Iñaki Nubia Otaolak, ELKAR-LANeko Lehendakariak.
Horrez gain, ELKAR-LANek 2024an beste 14 ekintzaile-talderekin lan egin zuen, baina, hainbat arrazoi tarteko, horiek ez ziren azkenean enpresa bihurtu.
ELKAR-LANek 2024ean sortzen lagundutako 131 kooperatibak motaka aztertuta, gehienak, 124 hain zuzen, lan elkartukoak izan dira, 4 kontsumokoak, 1 etxebizitzakoak eta 2 erabilera-lagapeneko kooperatibena.
Bestalde, eratutako 131 kooperatibetatik 24 migratzaileek osatzen dituzte, eta guztira 64 bazkide langile daude. Jatorriari dagokionez, 10 Errumaniakoak dira; 6 Marokokoak; 5 Iberoamerikakoak; 1 Italiakoa; 1 Txinakoa eta 1 Ukrainakoa.
Jarduera-sektoreari dagokionez, gehienak, 55 hain zuzen, zerbitzu-sektorekoak dira: 27 Eraikuntza; 11 Ostalaritza; 6 Merkataritza; 6 Higiezinak; 4 Elikadura; 3 Energia; 3
Etxebizitza; 3 Nekazaritza; 2 Elektriko-elektronikoa; 3 Telekomunikazioak; 2
Ehungintza; 2 Garraioa; 2 Makina-erreminta; 1 Automozioa; eta 1 Enplegu-zentro berezia.
Zerbitzu-sektore barruan, askotariko jarduerak garatzen dituzte kooperatiba sortu berriek. Azpimarratzekoak dira honako jarduera hauek: gizarte-zerbitzuak (9), kultura- zerbitzuak (8), kirol-zerbitzuak (7), pertsonei arreta eta zaintza ematea (6), estetikoak (6), aisia/turismoa (5), informatikoak (4), publizitateak/marketina (3), ingeniaritza (2),
lorezaintza (1), psikologia (1), nautikoak (1), osasun mentala (1) eta dronesoccer liga
(1).
Lurralde Historikoen arabera, % 46,5a Gipuzkoan sortu dira, 61 kooperatiba hain zuzen. Beste 49 Bizkaian sortu dira, eta 21 Araban.
Guztira 306 lanpostu sortu dituzte 131 kooperatibok; hau da, kooperatiba bakoitzak batez beste 2,46 lanpostu sortu ditu eratu den unean.
Bestalde, ELKAR-LAN Enpresa Ekimen Kooperatiboen Behatokia ere badenez, Javier Sanz zuzendariak horri buruzko HOGEIGARREN TXOSTENAren alderdirik garrantzitsuenak ezagutzera eman ditu. Behatokiaren eginkizunetako bat Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoei aholkularitza ematea da, Euskadin kooperatibismoa sustatu eta garatzeko politika publikorik egokienak abian jartzeko behar duten informazioa eskaintzeko.
Honako datu hauek azpimarra daitezke Javier Sanzen txostenetik:
- ELKAR-LAN sortu zenetik (2002ko abenduan), 2.261 kooperatiba sortzen lagundu du (2024-12-31ko datua).
- ELKAR-LANek eratutako kooperatiben hilkortasun-tasa oso txikia da, % 11,63koa besterik ez. Hala, 2024ra arte sustatutako 2.261 kooperatibetatik 263 likidatu dira soilik. Dena dela, 1.660 kooperatiba aktibo daude, eta ez- aktiboak 338 dira. Horiei likidatutakoak eta desegindakoak gehituz gero, 1.660 kooperatiba aktibok lirateke, eta biziraupen tasa % 73,42 eta hilkortasun-tasa % 26,58koa izango litzatekelarik.
- Enpresa-ekimen gehienak zerbitzu-sektorekoak dira. Industriari eta nekazaritzari lotutako jarduerak, berriz, oso urriak dira.
- EAEko ekintzailearen profila: 35 eta 44 urte bitarteko emakumeak (% 44) eta gizonak (% 56), goi-mailako edo erdi-mailako ikasketak egin dituztenak.
- Ekintzaileen % 55,60ek aurretiko esperientzia du ekintzailetzan.
- Kooperatibaren forma juridikoaren alde egiteko arrazoiak:
- Aholkularien gomendioa: % 26,79
- Filosofia (horrelako sozietateekiko uste sendoa): % 22,32
- Abantailak eta laguntzak: % 14,29
- Esperientzia propioagatik: % 6,29
- Finantza-ikuspegitik:
- Kooperatiben batez besteko inbertsioa 12.000 eurokoa da eratzeko unean.
- Proiektuen % 12k kanpo-finantzaketa behar du.
- Gizarte Segurantzako araubideari dagokionez, kooperatibisten % 79ek Langile Autonomoen Araubide Berezia aukeratzen du, eta % 21ek besterik ez Araubide Orokorra. Hona hemen aukera horren arrazoiak: Autonomoen Araubidea merkeagoa da, aholkulariek gomendatzen dute eta, gainera, kotizazioetan aurrezten dutena aseguru pribatuetara bideratzen dute.
Azkenik, ELKAR-LANeko lehendakariak, Iñaki Nubla Otaolak, Marta Areizaga Ezkurdia aurkeztu du. Azken horrek Francisco Javier Sanz ordezkatuko du erakundeko zuzendari gisa 2025eko maiatzaren 1etik aurrera, erretiroa dela eta.
